Mundu digitalean dauden arrisku eta mehatxu nagusiak ezagutzeko ikastaro berria

Euskera >>

Gazteen Euskal Behatokiak antolatu du ‘Zibersegurtasuna: gure ekintzen erantzukizuna geure gain hartzeko erronka’ aurrez aurreko ikastaroa. Ane Martínez Reciok emango du ikastaroa, Internet eta tresna digitaletako aholkularia, prestakuntza, gaikuntza eta coaching teknologikoan trebatutako aditua da Ezberdin-en, Digitalde-n eta Aiara Valley-n.

Programa honen helburu nagusia  mundu digitalean egungo arrisku eta mehatxu nagusiak zein diren ezagutzea da. Horrez gain horiei aurre egiteko moduaren eta giza faktoreak arrisku horietan duen funtsezko erantzukizunaren inguruan gogoeta egitea.

Ikastaroa 15 ordu ditu guztira eta 5 orduko hiru saiotan emango da. Eduki teorikoei buruzko lana, Interneten aurki daitezkeen baliabideen laguntzaz taxututakoa. Saioetan parte-hartzea izango da nagusi, eta horrekin batera, parte-hartzaileen arteko eztabaidari irekitako hausnarketa-tarteak ere sartuko dira, esperientzien bateratzelanaz aberasteko asmoz. Nolanahi ere, errealitatetik hurbil dauden gertu-gertuko adibideak erabiliko dira une oro, ezagutzaren transferentzia ahalik eta errazena izan dadin.

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta izena emateko Gazte Behatokiaren web orrian aurki daitezkeen formularioa bete behar da. Gazteak lagundu edo haiekin lan egiten duten pertsonek lehentasuna izango dute (erakunde edo elkarteetan, administrazio publikoetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan…) Honekin batera ere, izena ematearen ordena errespetatuko da.

Partekatu!