«Nola izan arrazista inor konturatu gabe» ekitaldia ospatuko da araban Arraza-bereizkeria ezabatzeko eguna lantzeko

Euskera >>

Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzuak gizartean bizi diren arrazakeria-adierazpenei buruz gogoeta egitera gonbidatzen du martxoaren 21ean, Arraza-bereizketa ezabatzeko egunean. Gai hau lantzeko espazioa izateko Aldabe gizarte etxeko ekitaldi aretoan ospatuko da ekitaldi berezi bat.

«Nola izan arrazista inor konturatu gabe» izenez daramatzan ekitaldi honetan, Gasteizko bost hiritarren esperientzia entzuteko aukera egongo da. Horiek hirian pertsona arrazializatua izatea nolakoa den azalduko dute. Gainera, Sarah Gottlieb Madrileko SOS Arrazakeria-ko aktibistaren aholkuekin “deseraikitzen” ikasteko espazioa egongo da, hitzaldi baten bidez.

Ekitaldia Xabier Madariaga EiTBko kazetariak aurkeztuko du, eta umorerako txanda ere egongo da, Aitor Vinagret gasteiztar aktore eta sortzailearen esku. Amaitzerakoan, Gasteizko Kolektibo Beltza Panafrikarrak Andra Mari Zurian 19:30ean izango den kontzentraziora gonbidatzen die parte hartzaile guztiei.

Arratsalde osoan zehar zeinu-hizkuntzako interprete-zerbitzua eta haurtzaindegi-zerbitzua ere egongo da, martxoaren 18a baino lehen eskatuta mail baten bidez.

Partekatu!