Pandemiak eta gatazka testuinguruen aurrean elikadura burujabetza eta agroekologikoa alternatiba gisa aurkezten du Elikabilbo asteak

Euskera >>

Elikabilbo eragile ezberdinen arteko elkarlanaren eta saretze lanaren ondorioz sortu den hiri mailako ekimena da. Iniziatiba REAS, IPES, BIZILUR, EKOLOGISTAK MARTXAN eta LABOREK antolatu arren, asko dira atxikimenduak eta elkarlanera batu diren eragileak: Bizinahi, Sustraiak, BIRA, Kafe Antzokia, Mirigorri, Kidekoop, Gaztedi, besteak beste.

Elikabilboren sustatzaileok Bilboko elikadura sistemarengatik kezkatuta gaude. Azken bi urteetan bizi izandako pandemiak eta gaur egungo gatazka testuinguruak agerian utzi dute gure elikadura eredu jasangaitza eta menpekoa izateaz gain, osasunaren eta planetarentzat kaltegarria dela.

Menpekoa, kontsumitzen dugunaren %3a besterik ez datorrelako gertutik eta urruneko gertakizunek jana barik laga ahal dutelako.

Jasangaitza ingurumeneran ikuspuntutik, agrotoxikoz eta pestizidaz beteriko elikagai industrialek gure dieta betetzen dutelako. Giza eskubideen aldetik, gure janari merkearen ereduak baserritarren, herrien eta langileen bizitzaren prekarizazioan eta giza eskubideen urraketan oinarrituta dagoelako.

Kaltegarria dela diotenenean, elikadura sistema globala eta industrializatua planetaren beroketaren %30eko “ardura” duelako da, negutegi efektuko gasen isurketari baitagokio. Baita ere, inoiz baino janari gehiago ekoizten ari den aro honetan, goseak pairatzen dutenen zenbakiak inoiz baino altuagoak direlako, ia 1000 milioi. Lehen goseak pairatzen zutenen sabelak zabor janaz beterik daude gaur egun, haien osasunean ondorio larri antzekoak izanik: diabetesa, muturreko gizentzea, etabar.

Honen aurrean, elikadura burujabetza eta agroekologia dago alternatiba gisa, guztientzat bertako janari osasuntsuak, kulturalki egokiak, nahikoak, guztion eskura eta naturarekin errespetuzko harremanean ekoiztuak aldarrikatzen duena, baserritarren bizimodua, eskubideak eta tokiko ekonomiak defendatuz. Hau da, lehenesten da bertako ekoizpen eta kontsumo eredu agroekologikoa eta alderantziz, gaitzesten da elikadura industrialean oinarritutakoa. Zirkuitu laburreko komertzializazio ereduaren aldeko apustua egiten dugu, zuzeneko salmenta indartuz.

Naturaren biodibertsitatea zaintzen duen ekoizpen eredua osasuntsua da eta beraz, horren aldeko hautua egitera animatzen da jendarteari jarduera desberdinen bidez.

 

ELIKABILBO EGITARAUA

Maiatzak 15, igandea:

  • Alternatiben irla Deustuko Erriberan. 11tatik aurrera mahai ingurua eta azoka
    Labore, Goilurra, Goiener, Izarkom, Ekhilur eta Olatukoop iniziatibekin. Trikipoteo
    pirata, bazkari etikoa eta km.0 kantautoreak.

Maiatzak 16, astelehena:

  • Mahai ingurua europarlamentari eta alderdi politikoen ordezkariekin. “Europa eta elikadura burujabetza. Egoera eta esperientziak” La Bolsan, 19:00etan. Hizlariak:
    • Pernando Barrena Arza (EH-Bildu-ko europarlamentaria)
    • Maria Eugenia Rodriguez Palop (Elkarrekin Podemos-eko europarlamentaria)
    • Alberto Alonso Martín (PSE-ko parlamentaria)

Maiatzak 17, asteartea:

  • Bide berriak dokumentalaren proiekzioa, 19:00etan Deustuko Bidarte kulturgunean.
  • Udaberriko produktuei buruzko sukaldaritza tailerra. 19:00etan. Sustraiak, Masustegi 2, Santutxu. Aurretiko izen ematea: talleres@sustraiakcatering.com

Maiatzak 18, asteazkena:

  • Mahai ingurua Enba eta Etxaldia nekazarien elkarteen ordezkariekin. “Baserria hiltzen utziko dugu? Egoera iraultzeko ezinbesteko neurri praktikoak. 19:00etan. BIRAn, Alde Zaharra.
    • Hizlariak; Amets Ladislao (Etxaldia) eta Iñigo Bilbao (ENBA).

Maiatzak 19, osteguna:

  • Euskal sindikatuen adierazpen bateratua elikadura burujabetzaren alde. 12:00etan Kafe Antzokian.
  • Itsasoiko dokumentalaren proiekzioa. 19:00etan Mirigorri txokoan (Miribilla).
  • Bideoforuma: Eskubiderik gabe, elikadura burujabetzarik ez. 19:00etan Ekoetxean (Pelota kalea, alde zaharra).
  • Ekonopolo: Bertoko produktu agroekologikoen aurkezpen eta dastaketa REAS eta Kidekoopen eskutik. 19:00etan Harrobi Plazan, San Frantzisko auzoa.

Maiatzak 20, ostirala:

  • Labore kantari, “Taberna ibiltaria” musika taldearekin. 20:00etan, Santutxuko Haro plazan hasita, auzoan zehar.

Maiatzak 21, larunbata:

  • Gaztedi dantza taldeko umeen emanaldia eta txakoli dastaketa. 13:00etan Laboren, Haro plaza, Santutxu.

Maiatzak 22, igandea:

  • Bilboko auzoetatik bizikleta ibilbide koloretsua 11:00 etan hasita Atxuriko Enkarnazio plazatik.
  • Elikadura burujabetzaren aldeko aldarriaren aurkezpena, brindisa eta trikipoteoa. 13:00etan Plaza Berrian (alde zaharra)
Partekatu!