SETEMek hariari tira egin eta etiketaren atzetik begiratzera gonbidatzen du

  • Euskadiko GGKEak hainbat jarduera proposatzen ditu arroparen kontsumoaren inguruan, Balio Faktoriako prestakuntza-programaren bidez, Bangladesheko Rana Plaza eraikina erori zela 8 urte bete diren hilabetean

Datorren apirilaren 24an ehungintzaren historiako hondamendirik handienaren zortzigarren urteurrena ospatuko da. Arropa josten zen tailerrak zeuden Bangladeshen Rana Plaza eraikinaren kolapsoa, zeinek 1.138 langile hil eta 2.000 baino gehiago zauritu zituen.

Data hori dela eta, Estatuan SETEMek koordinatutako Arropa Garbia Kanpaina mobilizatuko da berriz ere, janzten dugun arropa josten duten milioika langileen baldintzak hobetzeko eskatzeko. Arrazoi beragatik, SETEM Hego Haizeak bere Balio Faktoriaren prestakuntza- programa arroparen kontsumo kritikoa egitera bideratuko du apirilean. Ekintzak Gasteizen, Amurrion, Basaurin, Aretxabaletan eta Muskizen izango dira.

Arroparen kontsumoari buruzko prestakuntzak EAEko hainbat herritan
Horrela, bada, SETEMek haritik tira egitera gonbidatuko du hainbat jardueren bidez, arroparen kontsumoarekin lotutako inplikazioak birpasatu eta eraldatzeko asmoarekin, hala nola estereotipo eskuraezinen ezarpenarekin edo ehungintzako manufakturaren esplotazio- baldintzekin.

Ekitaldi hauek apirilaren 16tik 22ra bitartean egingo dira. Izen-emateak zabalik daude jada kanpainaren webgunean, non programaren zehatzak, datak eta hizlariak kontsulta daitezkeen.

Gasteizen, Amurrion eta Aretxabaletan ‘Zer dago zure arroparen etiketen atzean?’ ikastaroa egingo da. Ikastaro horretan, «Fast Fashion» delakoak gizartean eta ingurumenean dakartzan eraginak errepasatzeaz gain, kutsadura eta esplotazioa murrizten duen arropa- kontsumo arduratsuagoa egiteko tresnak proposatuko dira.

Beste ikuspuntu bat emango du Muskizen Mottainai.zgz kolektiboak dinamizatuko duen ‘Orratz elkarrizketak’ tailerrean. Modaren eta estetikaren bidez gure gorputzak zeharkatzen dituzten indarkeriei buruz hausnartuko da, collagea, brodatua, argazkia edo ilustrazioa bezalako teknika artistikoak erabiliz.

Yolanda Dominguez komunikazioan eta generoan aditua den artista bisualak amaiera emango dio programazioari ‘Irudiak aldatu, mundua aldatzeko’ topaketan, Basaurin eta Aretxabaletan. Modak eta publizitateak zabaltzen duten emakumearen estereotipoa, horren ondorioak eta irudi horiek eraldatzeko aukerak aztertuko ditu.

Partekatu!