‘Substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera: ausazko jokoak eta kirol-apustuak’ hezkuntza formalereko eta ez formalerako ikastaro berria

Gazteen Euskal Behatokiak  ikastaro berri bat antolatu du Bilbon eta Donostian substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera lantzeko.

‘Substantziarik gabeko adikzioen egungo egoera: ausazko jokoak eta kirol-apustuak’ darama izen bezala eta hezitzaileei, kalehezitzaileei, gazteria teknikariei eta orokorrean gazteekin lan egiten duten guztiei zuzenduta dago.

Maiatzaren 4tik 19ra gizarte-eragileei informazioa eta prestakuntza ematea ausazko jokoekin (batez ere kirol-apustuekin eta on-line jokoekin) eta sare sozialekin lotutako arriskuen inguruan jorratuko da. Formakuntza Estibaliz Ansotegi Guruziagak, psikologian lizentziatua, Ortzadar enpresako osasun eta adikzioak prebenitzeko programen koordinatzaileak, emango du.

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da Gazte Aurkeraren web orrialdean ahalbideratuko duten formularioan apirilaren 1etik 10era.

Partekatu!