The Eko Lab: Artisau-moda jasangarria eta berritzailea balioestu

The Eko Lab moda jasangarria balioesten duen ekitaldia da Bilbao Aurrera Planaren barnean. Euskal Herriko diseinatzaile garaikideen lana ezagutzeaz gain, ehungintza duintasunez ezagutzeko erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak burutuko dira. Proiektua apirilaren 12tik 30era izango da bilboko Zabalgune Eraikinean.

Haien helburua, Goitibera Aldizkariari esan diotenez,  “elkarrizketarako, gardentasunerako eta erantzukizunerako gunea izatea” da, gaur egun “ehungintzak aurre egin behar duen gizarte eta ingurumen-erronka larriari” irtenbide berritzaileak bultzatuz.

Artisau lanaren balioa goraipatu nahi da The Eko Lab-en eskutik, hurrengo bi norabideak jarraituz: Alde batetik, herritarrei irekitako “erakusketa dinamiko eta interaktibo” bat prestatu dute, zeinek ehungintzak jarraitzen duen eraikitze prozesua zehazten du. Bestetik, tailerren eta hitzaldien gunea, non, parte-hartzaileek tokiko diseinatzaileekin eta sektoreko profesionalekin aritzeko aukera dute. Esaterako, 3D inprimaketako bitxiak eta bioplastikoen making-a diseinatzeko esparrua garatuko da. Izena ematea proiektuaren web orriaren bidez burutu beharko da, tailerrak mugatuak eta doakoak baitira. Prestaturiko aktibitate guztien jakinarazpenak aipaturiko web orrian izateaz gain, @theekolab instagramean argitaratuko dira.

Parte hartzen duten entitateak, besteak beste, Basque Design Center, Koopera, SKFK, British Council, Boinas Elosegui edota Ekomodo izango dira.

Partekatu!