Unesco etxeak 2030eko agendatik kaltetutako euskadiko taldeen errealitatea ezagutzeko jardunaldi bat prestatu du
Irailaren 16an, osteguna, Bilborock-en «Euskadiko talde kaltetuen errealitatea 2030eko Agendatik» jardunaldia izango da 10:00etatik 13:00etara aurrez aurreko formatuan. Gainera, streaming bidez jarraitu ahal izango da UNESCO Etxeko Youtubeko kanalaren bidez.
Jardunaldian, ‘Todas Juntas-Guztiok Batera: hurbilketa bat 2030 Agendatik Euskadiko talde kaltetuetara’ txostena aurkeztuko da, parte hartzaile desberdinekin, hala nola: Arantza Acha, UNESCO Etxea, Maider Maraña, Baketik, Tamara Clavería, AMUGE (Euskadiko Emakume Ijitoen Elkartea), Maialen Olabe, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua-EGK, Agnès Morilhat, Munduko Landagunea, Francy Fonseca Emakumeak aniztasunean eta Jokin Esnaola, GEHITU (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen elkartea).
Txostena aurkezteaz gain, ekitaldian eztabaida mahaia bat egongo da non aurrez-aure naiz birtualki dauden bertaratuak nahi dituzten galderak egiteko aukera izango duten. Gainera, jardunaldia ixterakoan gehiago eztabaidatu nahi izaterakoan networking momentua prestatu da aperitiboarekin. Programa guztia web orrian kontsultatu daiteke eta izen emateko formulario digitala bete beharko da.