Utopia:Gizarte-kalteberatasuneko egoeran dauden emakumeen ahalduntzeari laguntzen dion proiektua
Clara Campoamor Elkartetik eta Athletic Club Fundaziotik, gizarte kalteberatasuneko egoeran dauden Bizkaiko emakumeei zuzendutako Utopia izeneko programa gauzatu dute.
Haren helburua emakume hauen ahalduntzea eta autoestimua sustazea da, haien bizimodua hobetuz, eta, aldi berean, lagutzasare berriak sortuz beste emakume batzuekin batera. Beraz, sororitatea lantzeko espazioa garatzen da lantegi desberdinen bitartez.
Utopia taldearen jarduerak asteartero 11:00etatik 13:00etara jorratzen dira. Lehenengo ordua erreflexiboa da non gaitasun pertsonalak eta sozialak lantzen dira. Bigarren ordua aktiboa da eta bertan osasun fisikoa kirolaren bidez lantzen da.
Proiektu hau irekia da eta pertsona berriak sar daitezke urte osoan zehar. Bertan parte hartzeko baldintza bakarrak emakumea izatea, beretzat denbora, aire freskoa eta harreman sozial berriak dituena, burua eta gorputza zaindu beharra izatea dira.