Ikuspuntuz aldatu

Gaur Goitiberan 2010ean argitaratu zen Jolasak I. -eko jolas bat ekartzen dizuegu.

Ikuspuntuz aldatu

 Partaide kopurua  Taldea
 Adina  12 urtetik aurrera
 Materialak  Papera eta boligrafoa

Garapena

Bestearen lekuan jartzean datza. Horretarako, parte-hartzaileek beste taldekoek nola erantzungo luketen erantzungo dute. Gero, beren ikuspuntutik erantzungo diete galderei. Lehenengo erantzunak («besteek erantzungo luketena»), beste taldeari bidaliko zaizkio eta honek, irakurri ondoren, bere erantzunak bidaliko ditu. Esate baterako, taldeko edo taldetik kanpoko talde kultural batekiko trukerako, galdera hauek aurkez ditzakegu:

Neure burua: zer da garrantzitsua niretzat? Zeintzuk dira nire puntu sendo eta ahulak? Nork eta zerk egin nau naizen bezalakoa?

Neure burua eta besteak: zeintzuk dira nire heroi eta ereduak? Norekin ditut aldeak? Nolakoak? Nola konpontzen ditut?

Neure burua eta gizartea: zein eragin izan dezaket gizartean? Haren menpe nago? Zenbateraino?

Partekatu!