Oinak geldi!

partaide kopurua:taldea

adina: 7 urtetik aurrera

baliabideak: pilota bat

 

Partaideek pilota batak besteari pasatuko diote eta pilota baten bati erortzen bazaio, honek hartzen duenean “onak geldi!” esaten du. pilotaren bila doan bitartean besteak korrika hasiko dira esaldi entzun arte. Behin pilota hartuta hiru pausu handi emango ditu eta pilota berak nahi duenari botako dio. piloak ez jotzeko partaideek mugimendu ezberdinak egin ditzakete beti ere oinak lurretik mugitu barik. Pilota botatzen duenak baten bat jotzea lortzen badu, azken honek eskua pilotak jo duen lekuan ipinita jolasten jarraituko du.

 

Jolasteko beste aukera bata partaide guztiak borobil itxi bat osatzea da. pertsona batek pilota airera botako du eta denak korrika hasiko dira izendatuko pertsona izan ezik, honek pilota hartu beharko du. Hartzen duenean “oinak geldi!” ohiukatuko du eta beste guztiak geldi geratu beharko dute. Pilota jaso duenak beste bati botako dio jotzeko asmoarekin; jotzen badu azken honek hasiko du jolasa berriro eta ez badu jotzen, egon denak jarraituko du.

Partekatu!