Ordularia

Partaide kopurua: talde handia, kopuruz laukoitza gehi 1
Adina: 8-10 urte
Lekua: zabala
Materialak: lagun adina aulki ken 1
Jolasaren garapena: Aulkiak borobil bat osatuko dute, barrurantz begira Borobil horretan 12a, 3a, 6a eta 9a markatuko dira, horretarako zapiak edo margo ezberdineko aulkiak erabiliz. Adibidez, 17 lagun badira, 16 aulkiz
osatuko dugu borobila. 12a eta 3aren artean beste 3 aulki egongo dira beste hainbeste 3a eta 6aren artean, etab. 12a, 3a, 6a eta 9aren artean dauden 3 aulkiei «eta laurden» eta «t’erdiak» izena emango zaie.

Jolaskide bat borobilaren erdian kokatuko da. Bere helburua aulki bat lortzea izango da. Horretarako ordu ezberdinak esan beharko ditu adibidez, hamabiak eta laurden. 12 eta 3aren artean dauden jolaskideak jaiki eta beste aulki batean eseri beharko dute. Ordua esan duena erne egongo denez gero, hutsik geratuko diren aulkietako batean esertzen saiatuko da. Honela, beste norbait geratuko da aulkirik gabe eta hauxe izango da erdian jarriko dena beste ordu bat esanez.

Norbaitek 12ak direla esango balu denek jaiki beharko dute eta beste aulki bat aurkitu.

Antzeko beste jolas bat «Maitemindurik nauzu» delakoa da. Lagun bat hasiko da jolasten. Beste bati zergatik dagoen maitemindurik esango dio, adibidez, «Zure bakeroengatik nauzu maitemindurik». Bakeroak daramatenek jaiki eta hutsik geratutako beste aulki bat aurkitu beharko dute. Aulkirik gabe geratzen denak maitemindurik dagoen beste arrazoi bat bota beharko du.

Goitibera. Jolasak

Partekatu!