Tranquilo Majete

1993an Celtas Cortos taldeak “Tranquilo Majete” abestia atera zuen. Errepikak “Tranquilo, no te pongas nervioso, tranquilo majete en tu sillon” esaten du.  Sarkasmoa erabiliz, gure inguruan bidezkoak ez diren egoeren aurrean askotan daukagun jarrera salatzen du. Abestiak 24 urte bete ditu aurten, eta gaur egun entzunda ere, konturatzen gara ez dugula asko hobetu. Celtasek , oraindik ere  zuzenean abesten dutenean “Tranquilo Majete”, izenak bakarrik aldatu behar dituzte agertzen diren arazo guztientzako egoera pareko bat dugu gaur egun ere.

Gure gizartean, telebistan agertzen ez diren gauzak, ez direlako errealak. Gaur egun adibidez errefuxiatuen egoera guztiz konpondu dela ematen du.

Telebistek ez dute ezer esaten, eta gure kutxa leloan agertzen ez diren gauzak guretzako ez dira existitzen. Gure taldeetako gazteei gauza bera gertatzen zaie. Mila lekuetatik heltzen zaie, baina horrekin ez da nahiko, askotan ez zaie behar den beste informazio heltzen. Ezin izango dira enteratu zer gertatzen ari den, ez badiegu aurrean jartzen.

Komunikabideek nahi duten mezua bidaltzen digute. Momentu bakoitzean haiek nahi dutena izango da guretzako eta gure gazteentzako garrantzitsua. Erakutsi behar diegu informazio mordo guzti horretan mugitzen, eta benetan gertatzen ari dena topatzen.

Aurten Euskalerrikotik errefuxiatuen egoera oraindik oso larria dela salatu nahi dugu, eta ez hori bakarrik, esan nahi duguna da ez dela nahikoa gauzak egiteagatik egitea, jarri behar garela haien lekuan, jakiteko zer sentitzen den daukazun guztia utzi behar duzunean beste leku batean zerotik hasteko.

Hemendik animatzen zaituztegu zuen taldetan txarto pasatzen ari diren pertsona guztien egoerak jendeari erakusten. Zuen taldetako gazteek jakin behar dute munduan gauzak ez direla amaitzen telebistan agertzen ez direlako. Horretarako gaude monitoreok ere, gure herrietan jendearen kontzientzia ukitzeko, eta gure izaerarekin eredu izaten.

Eskautok gizartea hobetzeko egiten dugu lan, eta horretarako oso garrantzitsua da adi egotea. Ez da erosoa, baina ezin gara telebistan agertzen denarekin bakarrik geratu. Gure esku dago, munduan jende asko oso txarto pasatzen ari da, eta gure taldeetan horren kontra lan egin behar dugu.

Egoera larri hauen aurrean, zein izango da gazteentzako izango dugun mezua? Gizartearena oso argi dago “Tranquilo majete en tu sillón”.

Partekatu!