Etxeko trasteak bota baino lehen… birtziklatu!

Euskera >>

Etxean traste pila bat dauzkagu hauekin zer egin jakin gabe, baina gauza bat argi daukagu: ezin ditugu bota. Horregatik, Goiotiberan ideia desberdinak proposatzen dizuegu gauza zaharreki bigarren bizia emateko.

Lanpara bat mahai batean eraldatu

Oso erraza eta polita geratuko zaigu etxean daukagun lanpara bati buelta eman eta mahai batean eraldatzen badugu. Ikusi zer originala den ohe ondoan izateko.

 

Botila zaharrak, loreontzi berriak

Hartu erabili dituzun plastikozko botilak eta erditik zatituta zure begiko landareekin bete itzazu. Gainera, plastikoa margotu dezakezu ukitu pertsonala izateko.

 

Zure ametsetako ohea

Zure logela aldatzeko ideia daukazu? Hartu dauzkazun paletak eta ohe azpian jarri somier baten moduan. Erosoa eta originala!

 

Munduari argia eman

Guztiok izan ditugu munduko bolak etxean eta seguraski erdi apurtuak edo traba egiten digute etxetik. Zer egin dezakezue? Erditik banandu, bonbila bat jarri zati bakoitzari eta bi lanpara berri dauzkagu etxean.

 

Eskailerak liburuz beteak

Etxean lan egiten eta eskailera apurtu egin da, botako dugu? Ez! Hartu geratu zaizun zatia eta horma baten kontra jarrita apalategi berri bat izango duzu.

Partekatu!